XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta baita hi ere, zomorro!.

Esan ez esan, Don Saturnino Karramarroaren eztarriko zuloan desagertu da, ura hondar lehorrean desagertzen den modura.

Top Kapitaina, tripulaziorik gabe geratu da eta ez daki zer egin dezakeen.

Aurrekaldean hiru buru munstro haiek ditu.

Atzera begiratu eta atzean beste hainbat lepo mugikor zenbatu ditu.

Ezin daiteke ezer egin, agian korri, bai, korri egingo diat, korri korri Top Kapitaina, korri egin behar duk, nahiz eta atzetik Karramarroa badatorren, hankazpian harrapatzen duen kriatura oro haragizko trunkuez jotzen eta astintzen tram tram!.

Karramarroa da.

Nik autoa hartuko dut, baina Karramarroak zoritxarrez formula bat, nik hegazkina hartuko dut baina Karramarroak tontoa ez denez, buru atomiko guztiak agertu ditu, behingoz dispara-dispara diezadan: Aaa!.